2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

DOMINO MUSIKALA


Badakizu dominoan jolasten? Domino hau berezia da, domino musikala! Inprimatu bi horri hauek eta moztu fitxa guztiak (ezin baduzu inprimatu kopiatu orri batean). Fitxa bakoitzean nota bat pentagraman agertzen da eta beste nota bat letraz idatzita. Badakizue dominoan katea jarraitu behar dela, beraz, mahai gainean DO nota letraz idatzita badago, nire fitxen artean DO pentagraman aurkitu behar dut jarraian jartzeko. ONDO PASA!




ESKALA GOGORATU! 



2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

TURUTA

Turuta bat egingo dugu! Etxean dauzkagun gauzekin egin dezakegu: kartoizko tutu bat, plastiko zati bat eta goma bat. Ea polit politak apaintzen dituzuen. 




Nik nirea egin dut, bidali zuen argazkiak edo bideoak tresna honekin abesti bat jotzen! amonters@zuhaizti.org




GORPUTZ PERKUSIOA - ANAI XANTI


Bideo honetan gorputz perkusioarekin egiteko erritmo bat ikasiko duzue. Ondo ateratzen zaizuenean Anai Xanti abestiarekin egin dezakezue. 
Bidali zuen bideoak hona: amonters@zuhaizti.org

GORPUTZ PERKUSIOA (1. ZATIA)


Gorputz perkusioarekin egiteko erritmo bat ikasiko dugu. Hemen lehenengo zatia daukazue. Hurrengo asteetan besteak jartzen joango naiz. 
Animatu eta bidali zuen bideoak: amonters@zuhaizti.org