2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna
2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea
2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
DOMINO MUSIKALA
Badakizu dominoan jolasten? Domino hau berezia da, domino musikala! Inprimatu bi horri hauek eta moztu fitxa guztiak (ezin baduzu inprimatu kopiatu orri batean). Fitxa bakoitzean nota bat pentagraman agertzen da eta beste nota bat letraz idatzita. Badakizue dominoan katea jarraitu behar dela, beraz, mahai gainean DO nota letraz idatzita badago, nire fitxen artean DO pentagraman aurkitu behar dut jarraian jartzeko. ONDO PASA!
ESKALA GOGORATU!
2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena
TURUTA
Turuta bat egingo dugu! Etxean dauzkagun gauzekin egin dezakegu: kartoizko tutu bat, plastiko zati bat eta goma bat. Ea polit politak apaintzen dituzuen.
Nik nirea egin dut, bidali zuen argazkiak edo bideoak tresna honekin abesti bat jotzen! amonters@zuhaizti.org
GORPUTZ PERKUSIOA - ANAI XANTI
Bideo honetan gorputz perkusioarekin egiteko erritmo bat ikasiko duzue. Ondo ateratzen zaizuenean Anai Xanti abestiarekin egin dezakezue.
Bidali zuen bideoak hona: amonters@zuhaizti.org
GORPUTZ PERKUSIOA (1. ZATIA)
Gorputz perkusioarekin egiteko erritmo bat ikasiko dugu. Hemen lehenengo zatia daukazue. Hurrengo asteetan besteak jartzen joango naiz.
Animatu eta bidali zuen bideoak: amonters@zuhaizti.org
MUSIKA TRESNAK (ENE KANTAK)
Gaur musika tresnen abestia entzungo dugu. Abestia entzuten duzuen bitartean agertzen diren musika tresnen izenak idatzi eta marrazkiak egin behar dituzue. Animo artistak! (Bidali zuen marrazkiak helbide honetara: amonters@zuhaizti.org)
DIKTAKETA ERRITMIKOA
Kaixo! aste honetan diktaketa erritmikoa egingo dugu. Horretarako hurrengo estekan sartu eta entzuten duzuena idatzi behar duzue. Bozgorailuan klikatu erritmoa entzuteko, eta entzuten diren irudiak aukeratu. Ez duzue dena lehenengo aldian idatzi behar, nahi duzuen guztietan entzun dezakezue eta pixkanaka idatzi. Animo! Ea zenbat puntu lortzen dituzuen!
PENTAGRAMA ENEA
Kaixo! Hemen bidaltzen dizuet klasean landutako PENTAGRAMA ENEA ipuina. Bideoa ikusteko aukera daukazue, eta pertsonaia bakoitzaren izenean klikatuta abestiak entzun daitezke. Disfrutatu!
2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna
GORPUTZ PERKUSIOA: BIN BAN BIRI
Kaixo! Gorputz perkusioarekin egiteko abesti bat bidaltzen dizuet. Ondo ikasten duzuenean ea nor animatzen den bideoan grabatzen.
(Bidali hona: amonters@zuhaizti.org)
Disfrutatu!
2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena
ONGI ETORRI MUSIKAKO BLOGGERA!
Etxean egoteko denbora pila daukagula aprobetxatuz, hemen musikarekin lotutako ekintzak jarriko ditut. Pixkanaka orain arte bidalitakoak igoko ditut eta gauza berriak erebai!
Animatzen bazarete bidali zuen bideoak eta argazkiak hona: amonters@zuhaizti.org
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
-
Kaixo! Hemen bidaltzen dizuet klasean landutako PENTAGRAMA ENEA ipuina. Bideoa ikusteko aukera daukazue, eta pertsonaia bakoitzaren izenean ...
-
Badakizu dominoan jolasten? Domino hau berezia da, domino musikala! Inprimatu bi horri hauek eta moztu fitxa guztiak (ezin baduzu inprimatu ...









